Stanley Kubrick

Stanley New York-eko hirian jaio zen 1928.urtean. Txikitan ez zen batere ikasle fina, nahiz eta oso argia izan, motibazio falta zuelako. Baina hamahiru urte zituenean bere bizitza guztiz aldatu egin zen, bere gurasoek argazki kamera bat erosi ziotenean. New York hiriko argazkiak hartzen hasi zen eta Look aldizkariko argazkilari bihurtu zen.
Stanley-k aldizkaria utzi egin zuen zinemaren munduan sartzeko asmoarekin, eta 50.eko hamarkadan bere lehenengo dokumental eta filme laburrak grabatu zituen. Bere lehen luzemetraiek Hollywood-eko atea ireki zioten eta Kirk Douglas zuzentzera iritsi zen “Senderos de Gloria”.
Bere hurrengo filmean Douglasekin lan egin zuen berriro, Espartako superprodukzioan, zinema munduan klasiko bihurtu dena . Ondoren Ingalaterrara joen zen bizitzera eta bertan “Lolita” filmea zuzendu zuen. Sei urte beranduago zinema munduan aztarna izugarria utzi zuen pelikula zuzendu zuen “2001.Una Odisea Del Espacio”. Baina oraindik talentu asko zeukan erakusteke Kubrick-ek. “La Naranja Mecánica” Kubrick-en filme ezagunena bilakatu zen, eta hainbat estatutan zentsuratua izan zen biolentzia eta sexu ugari biltzen baizen bertan. Exorcista filma grabatu ezinik, Stephen King-en “El Resplandor” filmea zuzendu zuen, Jack Nicholson protagonista paperan zuelarik, eta zazpi urte beranduago “La Chaqueta Metálica” filma agertu zen Vietnam-go gerrari kritika zorrotza eginez. Hamabi urte behar izan ziren Kubrick-ek bere pelikula bat zuzentzeko, Nicole Kidman eta Tom Cruise ezagun egin zituen “Eyes Wide Shut”eta hau bukatzen ari zenean hil egin zen, bere bizitza osoan zehar hainbeste klasiko eginez, Oscar-ik irabazi gabe.
Hurrengo argazkietan bere filmeetako irudi batzuk ikus ditzakezue.






