The Ramones
The Ramones Amerikako Estatu Batuetan 1974. urtean sortutako punk taldea da. Munduko lehen punk taldetzat jota, The Ramonesek 1970 hamarkadaren erdiko punkaren soinua eta portaera sortu zuten, nahiz eta The Clash garaikideen arrakasta komertziala ezta Sex Pistol-en ospea ez zuten lortu. Lau taldekideek osatzen zuten taldea eta denek Ramone abizena hartu egin zuten bentako abizentzat.Rock n’rolla funtsezkora mugatu zuten: lau akorde, melodia erraza, eta letra txotxoloa. Erritmoa bizkortzearekin batera, 1960ko hamarkadaren hasieran, The Beatles-ak baino lehen, sortu zen rock and rolla eta popa berreskuratu zuten. Iraultzaile zirudien soinu horrek.
Hogeita bi urtez jo zuten, hasieran rock n’roll CD bikainak eginik, eta lan nahiko mespretxagarriak eginez bere azken urteetan, 1996.urtean Lollapalooza musika jaialdi ospetsuan parte hartu ondoren banatu ziren artre. Baina, hala ere, Rock musikaren ikono handienetako bat bihurtu ziren, bere estiloa hainbat hamarkadetako musika taldeentzat ezinbesteko influentzia delarik. Dena dela, bere azken urteetan hartu zuten merezitako fama handia.
Gaur egun Ramones taldea osatu zuten taldekideetatik bakarra dago bizirik, abeslaria Joey Ramone, gitarra-jolea, Jonnhy Ramone eta baxujolea Dee Dee Ramones, 2001, 2004 eta 2002. urteetan hil baitziren hurrenez hurren. Bere abesti mitikoenen artean agian hau izango da mitikoena, Blitzkrieg Bop





